miércoles, 18 de mayo de 2011

Atzerritarren Araudiaren salaketa

Atzerritarren Araudiari ez    Etorkina izatea ez da delitua lemapean, Eskuz Esku          Plataformak bilkura hau egiten dugu. Bizkai eta Gipuzkoako gizarte-antolakundeek osatzen dituen plataforma honek salatu egin nahi du aipatutako araudiaren zirriborroak etorkinei eragingo dien eskubide sozial, politiko, ekonomiko eta laboralen murrizketa.
Azken hamaika urteotan Espainiako gobernuek gutxienez bost erreforma egin dituzte    Atzerritarren Legean. Betiere milaka pertsonaren eskubideak murrizte aldera, etorkinak diskriminatze eta kriminalizatze aldera. Halakoa da Araudi berri hau ere, atzo izenpatuta, ez baititu egungo krisi uneotan biztanleria atzerritarraren beharrizanak asetzen.
Immigrazioaren ikusmolde utilitarista ere ez du aldatzen; aitzitik, bazterketa bultzatzen du, lehen eta bigarren mailako herritarrak bereizten dituen heinean. Gainera, etorkinak langileak bakarrik direla hitzaldia sakontzen du. Bestaldetik, “beren lanpostuak galduko dituztenak jatorrizko lurraldetara itzuli beharko dute”. 
PSOEren gobernuak immigranteek pentsioak  eta jaiotze tasa susta ditzatela nahi du,  lurralde honetako ekonomia hazkundeari lagun dezala, baina gizarteko gainontzeko kideek dituzten eskubide batzuk ukatzen dizkie.
Hori guztia dela eta, larunbat honetan, apirilak 16,  arratsaldeko 5etan, Bilboko Arriaga Antzoki aurrean, komunikatu hau sinatzen dugun erakundeok murrizketak dakartzan politika baztertzaile eta utilitarista hau ozen salatzen dugu.
Atzerritarren politika alda dadila eskatzen dugu. Atzerritarren Araudia erreformatzea galdatzen dugu, honako arrazoiak medio:
  • Ez du gizartean sustraituta egotearen gaia aldatzen, honek integrazioa erraztuko lukeen arren.
  • Baimen motaren arabera diskriminatu egiten du.
  • Biltzeko eskatzen diren kopuruak gehiegizkoak dira oraindik.
  • Ezindutako etorkinak baztertzen ditu.
  • Jatorrian egindako kontratuak geldiarazten ditu.
  • Ez du zehazten Atzerritarrak Atxikitzeko Zentroetan (CIE delakoetan) biltzen diren pertsonen eskubideak nola bermatuko diren.
  • Kontrol, murrizketa eta polizia neurriek bere horretan diraute.
Gainera, egungo Atzerritarren Legea indargabetza eskatzen dugu.
Eta hau errefusatzen dugu:
  • Etorkinen itxura fisikoa medio egiten diren sarekada eta atxiloketak.
  • Etorkinen utilitarista erlazioa.
  • Etorkinen kontrako estereotipoak sustatzen dituen adierazpide xenofobo eta diskriminatzaile oro.
  • Etorkinen jazarpena eta kriminalizazioa etorkizun hobe bat gogoan edukitzeagatikbakarrik.
Hemen gaudenok Atzerritarren Araudiaren aurka jarrera hartzen dugu,  Araudi hau eta giza
eskubideak  hausten duen edozein neurria salatzen dugu. Honekin batera, etorkinekin daukan sozial erresponsabilitatea bere gain har dezala  galdatzen diogu Gobernuari. 


Oinarrizko  eskubidak, elkarrekin bizitzea eta integrazioa eragozten dituen moztearen salaketa adieraziko dugu etengabe. Pertsona guztientzat bizitza eder bat eskubidearen aldetik egiten dugu gure eskabidea.

ESKUZ ESKU PLATAFORMA